XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irlanderriaren Askatasun-Agiria.

Irlanda'ko Errepublika'ren Bein-beiñeko Jaurlaritzak Irlanderriari:
Gizon eta emakume Irlandarrak: Jainkoaren eta gure asabengandik aberri-izana jaso dabenaren izenean, Irlanda`k, zuen bitartez bere ikurriñaren inguruan batu ta bere askatasunaren alde burrukatu dagien bere semeei dei egiten dautse....

Bere buru-jabe ta aske dan Erri lez, Irlanderriak Irlandaz jabetzeko ta bere xedeak lortzeko eskubidea dabela argi ta garbi esaten dogu.

Erri ta Gobernu arrotz batek eskubide ori indarrez eta luzaroan kentzeagaitik, ez dau iraungi eskubide ori, ez eta iraungiko be iñoiz, Irlanderria ezeztu ezik.

Gure aurretikoak aberriaren askatasuna ta buru-jabetasuna eskubidetzat agertu dauskue.

Azkenengo iru mendeurretan eskubide au sei bidar izkilluak barriztatu egin dabe.

Ortan gotor eta orain barriro be une onetan eta mundu guztiaren aurrean adierazoz, Irlanda'ko Errepublikaren burujabetasuna ta askatasunari buruz deadar egiten dogu, eta naziño-alkartearen barruan gure Aberriaren askatasunaren eta zorionaren alde gure bizitzak eta lagunkidearenak be, eskeintzen doguz....

... Irlanda'ko Errepublikaren auzia Jainkoaren babespean jartzen dogu, bere bedeinkapena eskatuz.

Arazo oneri gogo-biotzak emon dautsoenen artean euren izen ona ez dabela galduko edo koldarkeriz, sentimentu ankerrez, edo lapurreta-griñaz ziur gagoz.

Zori gogoangarri onetan Irlanderriak bere kemenaz eta begirunez, bere semeen bizitzak eta zorionak oparitzat eskeiñiaz, dei egin dautsen elburu goienaren lain agertuko dira.

Bein-beiñeko Jaurlaritzaren izenean urrengo oneeik izenpetzen eben: Thomas J. Clarke, ....

Olan sortu zan bost egun bakarrik iraungo eban Irlanda'ko Errepublika.

Egun oneitako jazoerak.

Bidari-Etxearen zaintzeaz gaiñera, Poloniar gizon bategaz ezkondutako Markievicz-Kontesaren gidaripean, Uritarren Gudaroztea eritxon beste gizon eta emakumeak Dublin'go Zelai Nagusia menderatu eben.

Matxinoen indarrak kaleetaz eta tren-gelditokietaz jaubetuaz, komunikabideak euren eskuetan jausi ziran.

Ordu larri oneitan Ingelesak laguntza bialdu nai ba eben, itxasoko bidea besterik ez euken.

Baiña ori galerazoteko Gudarozte-Ezkutuko irugarren batalloia Kingstown-portutik Dublin'erako bidean zelaten egoan.